jueves, 1 de junio de 2017

JULENE AZPEITIA LEHIAKETA. Bertso sailean DBH-3B gelako 4 kide irabazle

Elene Elguezua Atucha,  Urko Sarriugarte Irisarri,  Naia Presno Magunacelaya eta Paul Magunazelaia Eguen ikasleek osatutako taldeak eta bere "Euskalduna naiz eta harro nago" bertsoak irabazi dute aurtengo Julene Azpeitia Lehiaketako bertsorik onenaren saria.
Zorionak gure bertsolari gazteei!
Datorren ekainaren 11n, goizeko 12,00etan sari banaketa izango da Plateruena antzokian. Han ikusiko dugu elkar!

EUSKALDUNAK GARA ETA HARRO GAUDE.

Euskara dugu maite
delako polita
hori bai, beti esanda
ondo erabilita
Euskaldunen iritziz
dena ikusita
oso pozik gabiltza
munduan bizita.

Euskaraz mintzatzea
hau bai poztasuna
hizkuntza badalako
bai edertasuna
erderaz mintzatzea
hori bai astuna
guretzat badalako
berde azeituna.

Euskaldunok daukagu
gure ikurrina
besteak begietan
benetako mina
guk kolore politak
bestea zikina
horregatik dakigu
zein den ezberdina.

Laster etorriko da
korrika eguna
Otxandiotik hasita
giro euskalduna
lekukoa pasatuz
hau ikuskizuna
Iruñan amaituta
euskara barrena.

Bertsoak botatzean
euskera bizian
bosteko ahapaldiak
egiteko nahian
poto egitearen
beldurra menpean
inprobisatzen gaude
minutu batean.